Komunikazioa

La Sextak Antena3ekin ez bat egitea erabaki du

2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TELEBISTA. Espainiako Lehiakortasun Batzordeak jarritako baldintza gogorren ostean,La Sextak bertan behera utzi du Antena3ekin martxan zuen bat egitea. Bakarkako ibilbidean «etapa berri bat» hasiko duela iragarri du La Sextak, ohar batean. Eta, horrekin batera, azaldu du Publiseis publizitate enpresako zuzendari berria Alejandro Martinez izango dela, Giovanni Rier ordezkatuta. Antena3ekin bat ez egiteak murrizketa batzuk egitera beharko duLa Sexta. Hain zuzen ere, atzo jakinarazi zuten hamar langile kaleratuko dituztela. La Sextako kateen artean %7,9ko ikusle kuota izan zuten uztailean, Espainian.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.