'La hora musa' musika saioa gaur hasiko da La2en
BARTZELONA. La2 kateak La hora musa musika saioa estreinatuko du gaur, 23:00etan. Maika Makovski musikari eta aktoreak aurkeztuko du programa, eta estreinako atalean zuzenean ariko dira Franz Ferdinand taldea, Juan Perro eta Mala Rodriguez. Victor Clares berriemailea, bestalde, Londresen ibiliko da, eta agertoki entzutetsu batzuen berri emango du. Bartzelonan egingo dute saioa, astero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu