Kultura kalera Elorrion

Mundu osoko musika eta kultura estilo ugari bilduko dira Elorrion, gaurtik uztailaren 30era. Euskal musikak ere bere lekua izango du

2017ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Gaur hasiko da Elorrion (Bizkaia) Musikaire, musika eta arte eszenikoen jaialdia. Hilaren 30era arte, ostiraletik igandera bitartean, Euskal Herriko nahiz mundu zabaleko musika ezberdinen kokaleku izango da. Jaialdian arte eszenikoak ere presentzia izango du.

The Skatalites talde jamaikarrarekin hasiko da jaialdia, gaur, 22:30ean, Elizpean. Bihar, ostera, Shaun Booker estatubatuarrak gospel eta blues kontzertua eskainiko du, leku eta ordu berean.

Bigarren asteburuan, Elorrioko plaza izango da protagonista. Uztailaren 14an, Suripanta konpainiaren Los Pelopidas antzerkia ikusi ahal izango da. Hilaren 15ean, Mahotella Quees Hegoafrikako emakumeez osatutako taldea ariko da. Bi ikuskizunak Elizpean izango dira, 22:30ean. Arratsaldez, berriz, Euskal Herriko hainbat konpainiak dantza garaikidearen erakustaldia egingo dute, 19:00etan, plazan.

Hirugarren asteburuan, 21ean, Jorge Pardo madrildarrak jazza eta flamenkoa uztartuko ditu bere ikuskizunean, 22:30ean, Lariz jauregian. Hurrengo egunean, berriz, ordu eta leku berean izan arren, Guinearaino salto egin ahal izango dute ikusleek, Ba Cissokoren emanaldiaren bidez. Asteburu horretan ere, arratsaldez, Euskal Herriko hainbat antzerki taldek mikro antzerki ikuskizunak emango dituzte, Jara jauregian, 19:00etan hasita.

Musikaireren azken asteburuan euskal musikaren txanda izango da. Ruper Ordorikak kontzertua emango du, 28an, 22:30ean, Tola jauregian. Hurrengo egunean, Antonio Lizana Cadizeko musikariak flamenkoa eta jazza uztartuko ditu saxofoiarekin. Azkenik, igandean, folk eta jazza nahasten dituen Khami taldearekin itxiko da jaialdia, 19:00etan, Tola jauregian.

Musikaire jaialdia





Gaurtik uztailaren 30era arte, Elorrion (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.