Kukaik itxiko du Getxo Folk

Artista gonbidatu ugari bilduko dira: Iñaki Salvador, Iñaki Telleria, Juan Mari Beltran, Oreka Tx eta DJ Zigor

Euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizunak sortzen ditu Kukaik. Irudian [Sok]2 lana. KUKAI.
Erredakzioa
2013ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Lagun artean esango du agur aurtengo Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiak. Izan ere, Kukai dantza-taldea ez da bakarrik arituko.20:00etan hasita, Areetako Geltokia plazan (Getxo, Bizkaia) egingo du emanaldia taldeak. Dantza eta musika lotuko dituzten ikuskizun berezian, hainbat gonbidatu igoko dira taula gainera, hala nola Iñaki Salvador, Iñaki Telleria, Juan Mari Beltran, Oreka TX eta DJ Zigor Lanpre.

Kukaik euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizunak sortzen ditu, eta beste arte diziplina eta dantza estilo batzuekiko eraginak bultzatzen ditu. Horren adibide garbia izango da Getxoko Folk jaialdia amaituko duen azken saioa; agertoki gainean askotariko estiloko artistak ikusteko parada izango dute ikusleek.

Emanaldi oparoak eskaintzeaz gain, saririk ere jaso izan du Kukai Dantza Konpainiak. 1937 ikuskizunak, adibidez, Donostiako Antzerki Saria irabazi zuen 2003an, eta, besteak beste, Argentinan, Txilen, Uruguain eta AEBetan aurkeztu dute.

Jaialdiko azken eguneko beste saioa 16:00etan izango da, plaza bereko aparkalekuan. Hantxe arituko Ana Alcaide musika-interpretea da. Sarrera dohainik izango da. Gauerako sarrerak, berriz, 10 euro balioko du.

GETXO FOLK

Noiz. 20:00etan hasita.

Non. Areetako Geltokia plazan, Getxon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.