Kuia milorria pisto eta oilasko bularrarekin

(ID_17091319647225) Iker Markinezen errezeta.
Iker Markinez.
2024ko martxoaren 1a
05:00
Entzun

Kuia oinarri hartuta prestatu du Iker Markinezek aste honetako errezeta.

Kuia zati bat, itxia

Kuia txikia, 1

Piper berdea, 1

Piper gorria, 1

Tipula, 1

Oilasko bularra, 1

Gatza

Oliba olioa

Piper hauts gorria

1. urratsa

Pistoaren prestaketarekin hasiko gara lehenik. Horreterako, kuia txikia, tipula, piper gorria eta berdea garbitu eta lauki txikietan moztu. Lapiko batean oliba olio txorrotada bat jarri eta berotzean gehitu barazkiak bertara. Gatz pittin bat bota eta nahastu. Erregosi 15 minutuz, su bizian. Barazkiak egin, baina testurarik gal ez dezaten. Gorde.

2. urratsa

Bitartean, kuiari azala kendu eta xafla oso fin bat moztu bertatik. Errezeta honetako pauso sekretua izango dugu jarraian: kuia xafla bakoitza zartagi edo plantxa bero batetik pasatu, 2 minutuz alde bakoitzetik, oliba olio tanta batekin.  Zartagitik pasatu ahala, labeko erretilu batean gordetzen joan, bata bestearen ondoan. Oilasko bularra tiratan moztu eta kuiak pasatu ditugun zartagi berberean erregosi, 3 bat minutuz, su bizian, gatz pittin batekin. Oilaskoa plater batean gorde.

3. urratsa

Labeko erretiluan ditugun kuia xaflen gainean pisto goilaraka bat gainean zabaldu, baita oilasko bular tira batzuk ere. Ondoren, beste xafla batez estali, eta horien gainean ere pisto eta oilasko bularra zabaldu. Azken diskoa kokatu. Hiru alturatako lau milorri izango ditugu, beraz.

4. urratsa

Labea berotzen jarri, 250 gradutan. Beroa dagoenean, milorriak ditugun erretilua bertan sartu eta lau bat minutu pasatu ondoren atera eta platereratuko dugu.

5. urratsa

Laberatu aurretik gazta birrindua gehitu dezakegu, adibidez, edo tomate saltsaz lagundu dezakegu platera. Guk gaurkoan piper hauts gorri pixka bat botako diogu azken ukitua emateko. Garrantzitsuena, garaian garaiko produktuak duen indarra, kasu honetan kuiak, adibidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.