Bihar hasiko dira Lekeitioko (Bizkaia) jaiak, eta zortzi egunez festa girorik ez da faltako herri osoan zehar. Hala, musika, kirola, gastronomia eta jaia ez da faltako, herritarren gozagarri. Lehenengo egunean, kirol ekitaldi ugari izango dira, ospakizunei hasiera ofiziala emango dientxupina bota aurretik. Goizeko bederatzietan, dultzaineroek herritarrak esnatuko dituzte, festa ate-joka dagoela gogorarazteko.
Hamar eta erdietan hasiko dira kirol saioak, eskola arteko txirrindularien lasterketarekin. Gero, Lekeitioko 34. Ikurrinaren estropadak, zazpiko futboleko finala eta Akarregi torneoko pilota partidak izango dira. Arratsaldeko zazpietan, berriz, kuadrillen jaitsieraren ordua izango da, eta ondoren, zortziak aldera, txupinazoa eta Anteroren jaitsiera. Horren ostean, musikari emango diote bidea, DJ L Punto eta Aittitta Makurra eta Guretzat txarangarekin.
Igandean, San Antolin eguna ospatuko dute. Goizean, urtero legez, Lekeitioko alkatea eta zinegotziak udaletxetik elizaraino joango dira. Egun osoan, lekeitiarrek hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute: tiragoma txapelketa, txapel jaurtiketa, esku-pilota partidak... Arratsaldeko zortzietan, berriz, bertsolariak arituko dira,udaletxe aurrean. Gero, gaua iristearekin batera, kontzertuaren ordua iritsiko da, Egan taldearekin.
Biharamunean, astelehenarekin, goizean goiz hasiko dira gastronomia lehiaketekin. Hala, Lekeitiora joaten direnek bakailao eta paella txapelketetan aritzeko aukera izango dute. Horrekin batera, kirol emanaldiak ez dira faltako, hala nola afizionatuentzako txirrindulari lasterketa eta idi probak.
Gainerako egunetan ere mota guztietako ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da: bazkariak, jokoak, kirol probak, kalejirak... Hala ere, Lekeitioko jaien egunik handiena, baita ospetsuena eta jendetsuena ere, asteazkenarekin helduko da: Antzara Eguna. Horretan, Euskal Herri osotik etorritako jendea ikusi ahal izango da herriko portuan arrantzalez jantzita. Hala, kuadrillen arteko lehiaz gozatu ahal izango dute, ikusteko zain ea zein taldek lortuko duen jasoaldi gehien.
Txosnagunearen egitaraua
Egitarau ofizialarekin batera, Lekeitioko txosnek ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriko jaietarako. Horrela, zortzi egunetarako, mota guztietako ekintzez gozatzeko aukera izangodute hara joaten diren neska-mutilek.
Egun bakoitzerako, egitarau berezia prestatu dute. Etzi, igandearekin, Amnistia eta Euskal Herria Eguna ospatuko dute. Eguerdiko hamabietan, parkean hainbat ekintza egingo dituzte, hala nola adarra eta txalaparta jotzeko tailerrak, euskal dantzen ikastaroa eta umeentzako ipuin irakurketa. Ondoren, gauean, euskal preso eta iheslarien aldeko ikuskizuna egingo dute.
Gainerako egunetan, tailerrak, umeentzako jolasak, antzerkiak eta bazkariak izango dira, besteak beste. Musikarentzako tarterik ere ez da faltako. Hala, portuko agertokian hainbat musika talde arituko dira, hala nola Siroka, Zea Mays eta Ska Keitan.
Jaiak. Lekeitio
Kresal usaineko festak hastear dira
Bihar hasiko dituzte Lekeitioko San Antolin festak; musika, gastronomia eta kirol saioak ez dira faltakoAsteazkena dute jaietako egunik ospetsuena: Antzara Eguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu