Kostaldea ezagutzeko irteerak, geoparkearen eskutik

Zumaia eta Mutriku arteko itsas eremua ezagutzeko irteerak antolatu dituzte geoparkean

Zumaiako flysch-ari begira itsasontzitik. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Udaberriarekin batera hasi du Euskal Kostaldeko Geoparkeak irteera eta bisita denboraldia. Astebururako eta Aste Santurako, MutrikutikZumaiara bitarteko kosta eremua (Gipuzkoa) ezagutzeko irteerak antolatu dituzte. Horietako gehienak itsasontzian egitekoak dira, itsasora irtetea baita naturgune dotore hori bisitariari erakusteko modurik eraginkorrena.

Asteburuan hasiko dituzte irteerak. Larunbaterako eta iganderako, itsasontzian irteera bana prestatu dute. Familian egiteko irteerak dira, etaDeba eta Zumaia arteko flysch-a ezagutzeko modua.

Aste Santurako, berrikuntzak

Aste Santurako, irteerak gehitu egingo ditu geoparkeak. Apirilaren 5ean, Zumaia eta Deba artean bi itsas irteera egingo dituzte, 11:30ean eta 16:30ean, eta hilaren 6rako irteera berri bat prestatu dute: Zumaia eta itsasoa. Kostaldeko herri hori itsasoarekin lotzen duten elementuak bisitatuko dituzte: arrantzale kofradiako salmenta aretoa, merkatarien jauregiak, ontziolak… Zumaiako turismo bulegotik abiatuko dira, 16:30ean.

Zetazeoak ikusteko aukera irteera da beste berrikuntzetako bat. Egun osoko abentura irteera da, eta, aditu baten laguntzarekin, itsas izaki bizidunen mundua ezagutzeko modua izango dute bisitariek. Zumaiako kirol portutik irtengo da ontzia, 09:00etan.

Geoparkeak antolatu dituen irteeren inguruko informazioa www.geoparkea.com webgunean eskura daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.