Copyleft jaialdia egiten ari dira Bilbon, sortzaileei, oro har, eta batez ere musikariei lanak plazaratzeko dauden lizentzien inguruan informazioa emateko. Atzo, mahai inguru bat egin zuten, kultura librearen eta Creative Commons lizentzien inguruan. Gaur eta bihar, berriz, lizentzia libreak erabiltzen dituzten hainbat talde arituko dira zuzenean, BBK aretoan.
Itziarren Semeak taldeak zabalduko du gaurko jaia, 20:00etan. Zuzeneko bideo-diskoa grabatu zuten abuztuaren 23an, Bilboko Aste Nagusiko txosnetan emaniko kontzertuan. Punka skarekin nahasten dute, eta Kuban zein Irlandan ibili dira jotzen.
Ondoren, Dr. Sapo arituko da. Miguel de Lucas da apo doktorea eta, zuzenekoetan, musika, jolasa eta antzerki apur bat nahastea maite du. Oraingoan Fernando Polaino izango du lagun. La Banda de los 90 eta Los Lunes taldeetako kidea izan zen, eta, ekoizle gisa, La Cabra Mecanica, Dwomoeta La Orquesta Pinharekin egin du lan.
Bihar, bigarren kontzertua taularatuko dute. MotorSex hirukoteak rocka egiten du, eta bere azken kantuan, Eliza katolikoa eta pederastiaz aritzen da. Ron de Kañak osatuko du arratsalde rockzalea.
KONTZERTUAK
Noiz. Gaur eta bihar, 20:00etan.
Non BBK Aretoan (Kale Nagusia, 19-21), Bilbon.
Kopiatzeko musikaren jaia
Copyleft jaialdia egiten ari dira Bilbon, eta libre partekatzeko lizentzia erabiltzen duten taldeak zuzenean arituko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu