Kontrabandoko esnearen jaia

'Gora!' aurkeztuko du Esne Beltza taldeak gaur, Fermin Muguruza, Mala Rodriguez eta beste hainbat lagunekin

Solano —erdian— eta lagunak, Gora! diskoa aurkezten, joan zen azaroan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2014ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Xabi Solanoren taldeak diskoa estreinatu du, eta gaur aurkeztuko dute Donostian, emanaldi berezian. Musikari asko gonbidatu dituzte Esne Beltzakoek Kursaaleko agertokira. Han izango dira, besteak beste, Fermin Muguruza eta Mala Rodriguez.

Fermin Muguruzaren Kontrakantxa taldearen No More Tour bira bukatu ondoren grabatu zuten Solano eta lagunek diskoa. Aspaldi daude lotuta Solano eta Muguruzaren ibilbideak. Solano Muguruzari zuzenean zein estudioan laguntzen ibili da azken urteotan, soinu txikiarekin zein ahotsarekin. Etzakit-en ibili zen Solano, eta horretan zein The Solanos taldeetan aritutako musikariekin osatu zuen Esne Beltza.

Esne Beltza izenak musika beltzari egiten dio erreferentzia, baina baita kontrabandoari ere, bide ofizialetatik at esnea etxez etxe banatzen zuten baserritarrak gogoan. Gonbidatu ugarik hartu dute parte diskoan: Adria Salas, Zuloak, Jeff Roffredo, Malena D'Alessio, zein Kontrakantxako Fino eta Benas. Gaurko kontzertuan, Muguruza eta Rodrigez aparte, D'Callaos taldeko Maribel La Canija izango da, Little Pepe, Flavio Banterla, Kristine Solano zein Txarangoko Marcel Lazara eta Alguer Miquel., besteak beste. Txino eta Naked dantzariak haiekin arituko dira.

MUSIKA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Kursaalean, Donostian.

12 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.