Bilboko. Aste Nagusia

Konpartsen jaitsiera, euririk gabe baina bustita

Eguzkipean, musikak girotuta eta ur jostailuak eskuan, gogotsu egin dute San Anton zubitik hasita Arriaga plazara arteko bidea konpartsako kideek. Marijaiari harrera egin eta Aste Nagusiari hasiera eman diote hala.

San Anton zubian hasi zen konpartsen jaitsiera. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2014ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Eguna giro goibelarekin esnatu bazen ere, konpartsen jaitsiera hasterako zerua garbi zegoen eta bero handia egiten zuen Bilbon. Erlojuak 17:00ak jo orduko, konpartsakideek, bakoitzak bere elastikoa eta konpartsako zein aldarrirako banderatxoak soinean, Bilbo Zaharreko plaza koloreztatu zuten.

Jaitsierari hasiera emateko prest zeuden San Anton zubian konpartsakide guztiak. Iaz Bilboko Administrazio Auzitegiaren debekuaren ondorioz, txupinera izan ez zen Jone Artola zegoen bertan. Iaz pregoilari izan zen Iraia Iturregi eta aurtengo txupinera Loreto Errasti eta Asier Garcia pregoilaria ere han zeuden.

Artolak suziria piztu eta orduanhasi zuten konpartsen jaitsiera. Kalejiraren buruan dultzaineroak zebiltzan eta haren atzetik Piztiak konpartsakoak, txaranga batek jarraituz. Haien atzetik, Kobetas, Hau Pittu Hau, Kaixo eta Moskotarrak beste guztiekin batera.

Musikak girotu zuen jaitsiera eta dantza egin zuten han bildutakoek. Egiten zuen bero handiari aurre egiteko asmoz, konpartsa kide asko ur jolasekin aritu ziren elkar bustitzen. Zazpikeleetarasartu orduko konpartsetako kideek balkoietan zeudenei ur eske aritu ziren garrasika, eta hauek, ongi erantzunez, ura oparitu zieten, freskatzeko asmoz.

Jaitsiera koloretsua

Ohikoa den legez, konpartsakideak bakoitza bere elastiko koloretsuekin ibili ziren Bilboko kaleetan barrena. Mota eta kolore guztietako kamisetak ikus zitezkeen: berdeak, arrosak, gorriaketa moreak, besteak beste. Konpartsa batzuek euren mozorro eta maskotak eraman zituzten kalejiran. Beste batzuk, berriz, baserritar jantzia soinean ibili ziren gerria astinduz. Aldarrikapenez betetako bandera, itsasgarri eta afixak ere ez ziren falta izan jaitsiera ongi atontzeko.

Kalejira erritmo biziz jaitsi zen San Anton zubitik Zazpikaleetan barrena. Batukada, txaranga, trikitilari, dultzainero eta halakoekin, ikusleek zein parte hartzaileek ez zuten gerria mugitzeari uzteko betarik izan. Ordu eta erdi igarota, umore alaiz, Arriagara iritsi ziren konpartsetako kideak. 19:00ak noiz iritsiko jende andana zegoen zain. Suziria jaurtiz eta pregoia entzunda Aste Nagusiari hasiera eman eta, nola ez, Marijaiari behar bezalako ongietorria egiteko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.