Maratila

Kongo 2

Aurelia Arkotxa.
2011ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AkitzekoAtrium. Kazetariak:Comment l'écriturevous est-elle venue?Atxagak segitzen du erranez adoleszente garaietan Dylan Thomas leitzen zuela eta haren potretak markatu zuela. Idazlearen potreta: ile kizkur nahasiak, garagardoa. Eta trikota. «Nik Thomasen jertse ber bera nuen… ». Hark aipatzen zituen bazterrak enetzat hurbilak ziren. Mintzo da ereMachadorenbazterretaz : «Eskolan nuen ezagutu. Haren bazterrak estrainuak zitzaizkidan biziki. Tiratzen ninduten anitz.Campos de Soria. Zortzigarren poema («Berriz ikustea tokatu zaizkit makala urreztatuak… Bideko makalak… San Saturio eta San Poloren artean. Harresi zaharren gibelean… »). Idazlearen potreta emeki emeki kristalizatu da. «Mendixkak, sagarrak, trikota, zigarreta. Idazle izateaz nuen bisioa (fantasme) zen». Idazle izatearen potreta gauza bat da. Ordea, idaztea? « Zaila da hurbila zaigun munduaren konprenitzea. Zaila zen enetzat inguruan nuen munduaren deskribatzea». Dio behin Napolira egin zuela bidaia bat. Eta hango museo dramatikoa gelditu zitzaiola izpirituan. Gorputz kiskaliak, magma, leihoan den emaztea, jaten ari den familia. Magmak harrapatuak. Eta han ikusi zuen mosaikoa: nexka bat tabetan jostatzen ari. «Jostatze hori ezaguna zait egin nuen ene baitan… ene herrian… Orduan nuen ulertu lokarri-marra gauden garaira heldu zaigula zuzen zuzenki. Haurtzaroa antikitateko mundua balitz bezala. Orduan naiz hasi Obabaren eskribitzen. Hor den mundua betiko ipuinen mundua da, Freud eta Marx kanpo gelditzen dira. Ondorioz paranoia eta proletaritate hitzak ere. Obaban hitz modernorik ez da batere. Alderantzizkoa daGizona bere bakardadean-en. Freud eta Marx hor dira. Hor Historia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.