KOMUNIKAZIOA. Zinegotzi antropofagoa

2009ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Izan daiteke ezer esportagarriagorik Espainia barreneko herrikoikeria azaltzeko? Arratsalde erdian amonak, alabak eta bilobak etxe atarian daude tolesten diren aulkiak irekita dituztela, kalean pasatzen den denboran galtzeko. Galipotaz birjinak izanik, elektrizitate posteak txirikordatzen dira han eta hemen, galdutako lautada idorretan, eta beti zerbait egosten da.

Kale bakarrak egiten du herria, eta paraleloan trailerrak ziztu bizian pasatzen dira errepide nazionaletik. Horrelakoa imajinatzen dut amarenetik datorkion paraje galdua; kastakoa den musika magikoarekin. Baita pertsonak urbanitak izanda ere; hitz-jario narraseko lotsagabeak, bizitza single-ek ezkutatzen dituzte, kulebroi katramilatsuak, benetan ezinezkoak, ezinbestekoak Almodovarrengan. Azkenekoa Carmen Machi da; jarri dio ile-apaindegitik atera berritako hile orde orraztua eta malba koloreko trajea eta erudizioa. Ezarri du sukalde moderno batean. Ipini dio aurrez aurre emakume bat, mahai gainera burua botata; ezin ihardetsi dezakeen, baina bakarrizketa aski justifikatzen du, eta eman dio korda.

Eta oso dago barregarri gizarte gaietarako zinegotzia. «Gauza guztiez nazkatua nago: politikaz, kolagenoaz, dietaz... sexuaz ez ezik. Emakumearen balizko gizarteko motorra». PAPko zinegotzia, okurritzen zaio memoriak idaztea, izan ere, beti; egon festa patronalen bazkarietan, inaugurazioetan, alderdiko meza nagusian, beti ari da sexuan pentsatzen, inguruko gizonezkoekin egin guratakoak irudikatzen. Kontatzen digu, aurrean duen hauts zurien mendixkatik arraia bat eta beste bat sartzen ari dela. (Eta badu Patti Difusa Porno Star haren trazua, zuzendariak baieztatuko duena elkarrizketan).

«Franco agintari ona izan zen, baina esan behar, gai honetaz ez zuela ezer ulertzen, kontserbadoreak ez baitira berritzaileak sozialistak bezainbat, inoiz fantasietaz hitz egitean alderdi kideak atrebitu dira zakil handietaz mintzatzera... zein imajinazio murritza. Hoberena antropofagia da: hatz lodia jaten hasi eta poliki-poliki gizon guztia jatea». (Ez zuen Dalik amets likitsu bera?).

Barneko bakarrizketa aitorpenekoak maite ditu: hori dio telebista platotik. Irudimenezko bonba bat ematen du mantxakoak, hiperbolizatua eta ergela. Hasi berri du promozioa, luxuko neskekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.