KOMUNIKAZIOA. Ikusleon enpatia

2009ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko lehen ministroaren hitzak dira hilotzaren aurrean, estatu mailako konmozioa goxatzeko ahaleginetan: «Emakume adoretsua izan zen, bai bizitzan eta baita heriotzan ere».Eta pertsonaiaren lorratzik jarraitu nahi ez izan arren, bagenekien minbizia bazuela, ezagutzen genion aurpegia; korreoa ikustera sartzen naizen aldiro, delako Jade Goodyri buruzko xehetasunekin nahasten naute.

Big Brother-ek egin zuen entzutetsua, milaka ikusle finek disfrutatu dute bizitza kenduko zion gaixotasunaren progresioaz. Lurraldea jarriko zen bere tokian eta biziko zuten momentu oroko tragedia; benetakoa, eta ez asmatua. Superprodukzioetan bezainbeste, baina bestearen eguneroko gordinean nahastuaz, lastima sentituaz gaztetasunaren patuaren aitzinean. Bizitza aspergarrietatik atera eta bestearen saldutako mehe hartarabatzen zirela.

Arrakastaren goraldia, bere ezjakintasun eta modu zakarrek jendearengan eragin zuten identifikazioari eskerrak hasi omen zen. Une esanguratsuak bitarteko gisa erabiliaz indartu: ikusleek eztabaida zezaten, kameren aurreko ezkontza, bataio eta hileten nondik norakoen inguruan.

Eta iruditzen zait telebistan hasi, elikatua izan etakameren aurrean hil dena martiria dela. Dirua egin arren, bere bizitza singlea telebistaren zerbitzura ezarri zuelakoz. Halako pertsonaiak, menturaz, ezinbesteko bilakatu dira egungo bizimoduan bizirauteko.

Ez dakit zenbaterainoko enpatia piztuko duen Enric Duran kataluniarrak. Berez jende arrunton lagun izan behar zuena maiteko ote duten telebistek. Planteatzen duen aferak jarraitzaile balent eta ekintzaileak eskatzen dituenez.

Miloi erdi euro atera zizkien hainbat finantza erakunderi eskatutako maileguetatik, sistemak dituen egiteko moduak baliatuz iruzurra sortzeko, jakingo duzuen moduan. Jasotako diruaz, gizarte mugimenduekin alternatibak jarri nahi ditu abian, gaur eguneko sistema ekonomiko eta politikoak planetaren deuseztatzaileak direnez eta, gero eta handiagoak diren desberdintasun sozialen eragileak.

Gizarte mailako eztabaida sortu nahiko luke, bankuen, botere ekonomikoen papera salatuz. Alternatiben sostenguaren babesean finantza sistemak porrot egin dezan denon esku-hartzearekin,Robin Hood adoretsua izanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.