KOMUNIKAZIOA. Haurren %44k gauean ikusten dute telebista
TELEBISTA. Espainian eginiko ikerketa baten arabera, 12 eta 18 urte arte gaztetxoek telebista ikusten dute 22:00 eta gauerdia artean. 3.000 haur eta neraberi galdetu diete, eta %35ek diote euren gurasoek «inoiz ez» dituztela kontrolatzen, eta, kontrolatzekotan, zenbat ordu ikusten duten mugatzen dutela gurasoek, baina ez zer ikusten duten. Bi ordu inguru pasatzen dute telebistaren aurrean egunero, astez, eta beste ordubete, asteburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu