KOMUNIKAZIOA. 'Go!azen' film musikalaren estreinaldia eta 'casting'-a ETB1en

Gaur filmeko aktoreen aukeraketako momenturik onenak eskainiko dituzte, eta astelehenean filma

2009ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
ETB1ek Go!azen film musikala estreinatuko du datorren astelehenean, 22:05etatik aurrera. Hala ere, gaur gauean, 21:40an, film horretako protagonistak izango zirenak hautatzeko casting-a egongo da ikusgai kate berean.

Hamasei eta hogei urte bitarteko gazte andanak parte hartu zuen Pausokak antolatutako casting-ean. Hautaprobako momenturik onenak ikusteko aukera egongo da gaur gauean.

Astelehenean, berriz, filma ikusteko aukera egongo da ETB1en. Pasa den abenduaren 13an estreinatu zen Donostiako Antzoki Zaharrean eta Euskal Herriko hainbat zinema aretoetan egon da ikusgai.

'High School' eredu

ETBko zuzendari Bingen Zupiriaren esanetan, filma egiteko ideia High School izeneko film musikalean dago oinarrituta, «haur eta gazte askok ikusi baitute».

Diziplina gogorreko apaizen ardurapean dagoen udalekua du ardatz filmak. Bertan dauden neska-mutilei gertatutakoak kontatzen ditu Go!azen-ek, musikalen estiloan. Guztira 11 abesti daude entzungai filman, horien artean The Uski's, Ken Zazpi edo Hertzainak taldeenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.