ETB4 katearen sorrera 2009ko udazken-neguetarako zeukan iragarrita aurreko EITBren zuzendaritzak, baina, Alberto Surio EITBko zuzendariak Eusko Legebiltzarreko batzordearen aurrean azaldu duenez, katea martxan jartzeko epea atzeratu egingo dute, krisi ekonomikoaren ondorioz. Hala, ETB4ren gaineko erabakia aurrerantzean ETBren kontratu programaren jarraipena egiten duen batzordearen esku egongo da.
EAJk kritikatu egin du erabakia, «krisi garaitan proiektu estrategikotan inbertsioak mantendu» behar direla argudiatuz.
Publizitatearen jaitsieraren ondorioz, EITBk 5,5 milioi euro gutxiago jasoko ditu aurten (%30eko jaitsiera). 2010ean 7,5 milioi euro gutxiago jasoko dituzte.
KOMUNIKAZIOA. ETB4 katearen sorrera atzeratu egingo dute
Publizitatearen jaitsierak (%30) eta krisiak eragin dute erabakia; atzerapenaren kontra azaldu da EAJ
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu