Urte hasierak, neurri handi batean, Kubara eraman ohi izaten nau. Mentalki, baina; fisikoki bertaratzeak zailtasunak baititu askoontzako, ekonomikoak batez ere, ezta? Bada hori, herrialde hartako efemerideen zerrendan urte hasierak data ugari ditu, eta horren berri ematen du egun hauetan telebistan (Canal+) eman duten filma, Che, el argentino izenburuarekin. Steven Soderberghek zuzendua, hainbat aktore ezagunek hartzen du parte Ernesto Guevarak idatziriko Memorias de guerrilla memorietan oinarrituriko filman. Kubako iraultzaren kronika da, betiere alde bateko bertsioa dela kontuan hartuta; nolakoa izango zen adibidez Batistaren kontakizuna? Ziur aski yankiek nola nahiko luketen kontatzea, hala kontatuko luke diktadoreak. Halere, gerrillarien ikuspuntua objektibotasunetik gertuago dagoelakoan nago.
Fidel, Raul, Camilo eta ia ezezaguna bezain ezinbestekoa Frank Pais eta halakoen aipamena argi geratzen da filmean, baina betiere asmatikoa genuen Cheren gorabeherek dute protagonismoa. Mexikotik hasita, Sierra Maestrako garaietatik pasa, eta gerora munduan bere lekua egin zuenerainoko -NBEko parte-hartze gogoangarria kasuko- kontakizuna ageri zaigu Benicio del Toron haragituriko pertsonaian. Karakterizazio txukun eta interpretazio onaz aparte, Hollywoodeko aktore batek baino gehiagok rol hori egiteko zalantzak izango zituelakoan nago, gaur egun oraindik USAren arerio nagusietako bat -fatxadaz behintzat, de facto-ko mehatxuari begiratua, ordea, hainbestekoa ez delarik-. Kontakizun aldetik, istorio lineala ez izateak abanikoan zehar bidaiatzea dakar, boterea lortu aurreko eta ondorengo Ernestoren artean (filosofikoki behintzat) alde askorik ez dagoela ikus daitekeela. Bi zatitan dago banatua argentinar subertsibo honen bizia, eta lehen zatia El argentino delakoan dago islatua, Santa Clara (edo Villa Clara) herrian eman zuten aurrerapausogarrantzitsuan eteten baita. Che guerrilla delakoan hortik aurrerakoak ikusi ahal izango ditugu, ni barne kokatzen naizela.
Urtarrilaren 2an Bilbon presoen aldeko manifestazioari zeinen arreta gutxi eskaini zion ETBk, Indian elefante batek jendetzaren aurka ekinez (Jaurlaritza berriaren metafora ederra), Lidl-eko narko-platanoak eta beste hainbat gai tintontzian geratu dira. Ea iraultzaren bat dakarkigun 2010ak.
KOMUNIKAZIOA. Eroak heroi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu