KOMUNIKAZIOA. EKOGRAFIAK. Gabon osteko amesgaiztoak

2009ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Urteak ekartzen du berekin aldapa famatua, pauso beldurtiz ekiten zaiona. Aurreratze nekagarrian, gerrikoari zabalera estutzeaz arduratu behar, ardura handirik gabe, behin baino gehiagotan mahaipean askatu dudan gerriko bera, jaki koloretsu eta usain finekoak eskatzen zidatelako, errendituta.

Amesgaiztoak, ordea, zain-zain daude, zirrikitu batetik agertzekotan. Aurrez adostutako guztia desegingo dutela amenazo eginaz. Umetako egun hauetako sineskeriak bizi genituen benetakotasunarekin sumatzen ditut. Eta Tim Burton da mugimenduan jartzen dizkidana. Gabon aurreko amesgaiztoak animazioan.

Stop Motion teknika erabiliaz dago egina. Objektu bizigabeek fotograma bakoitzean, aldizko bat mugituta bizia hartzen dute. 60 edo 80 cm-ko panpinak, eskuz eginiko armazoi artikulatuak dira, 100 diseinatuko zituzten, egokituak. 230 dekoratutik gora sortu dituzte, hiru dimentsioko maketak 7,20 m neurtzen ditu. 20 edo 30 argi desberdinekin eszena bakoitzean. Iluntasuna sortzeko. Dramatismoa. Perspektibak muturreraino estutze zituzten.

Sally panpinaren barruak erakusteko, esaterako; jabeak nahierara josten duen zatiz osatutako pertsonaia eta Jack, gorputz adar luzexkak dituan armiarma gizon elegantea. Eskeletozko basahuntzetan jaitsiko da Santa (Claus) bahitu berria ordezkatzera. Gabonak eraberritu nahi ditu, sentimendu onak ziri makabroz ordezkatuta.Tximinietatik sartuta, haur amerikarrei erregaluak lagako dizkie. Baliteke Wilmington North Carolinan ere izatea. Non berdinak diruditen etorbide zabaletan lerrokaturiko etxe sailak eta non lorategia propioan ez den falta bandera amerikarrik. Eta haurren plastilinazko aurpegiak beldurrak distortsionatuko dituen. Desiotako paketeetan aurkitzen dituztenean: sugetzarrak, mamu lirdingak, gozokiak zomorroz beteak. Bitartean, Halloween mozorroz umeak beldurrarazten jolastuko dira pikareskan.

Eta telefono deiak ugaritu egingo dira polizia etxean. Helduek erakutsi ez dizkiguten arren, presente daude. Umeen neurrira kontatzen zaigun istorioan.

Aurreko gau batean, Gabonen erruz-edo ordutegia aldrebestua zelarik, tokatu zitzaigun. Lortu zigun Tim Burtonak memorian atzera egitea, behintzat garai bateko xamurtasun berberarekin sartu gintuen filmean. Kantuak abesteraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.