Kristobal Kolonen jatorriari buruzko misterioa aurten argitu daiteke. 2003an Kristobal Kolonen hiru hezur eman zizkioten nazioarteko ikerketa talde bati, hortik DNA erauzteko eta nabigatzailearen jatorri genetikoa argitzeko. Orduko teknologiarekin emaitzak ez zirela eraginkorrak izango ikusita, hezurrak gorde egin zituzten, berme gehiago emango lituzkeen teknologia izan arte. Hemezortzi urte geroago, ikerketa taldea hezurrak aztertzen ari da jada, Jose Antonio Lorente Granadako Unibertsitateko Auzi Medikuntzako katedraduna buru. Emaitzen aurrerapen bat ematekoak dira maiatzean, eta behin betiko ondorioak urrian jakinaraziko dituzte. Ertzillaren esanetan, Kolonen DNA alderatu dute haren ondorengoak izan daitezkeen 380 lagunenarekin, «eta ez dute antzekotasunik topatu».
Ertzillak berak gehitu du Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea agotei buruzko azterketa genetiko bat egiten ari dela. Bi ikerketen emaitzak alderatuta, Kolonekin bat ote datozen eta Kolon agota ote zen jakin ahalko litzateke.
Kolonen DNAren azterketen emaitzak, aurten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu