ETBk jakinarazi du ETB2 kateko arratsaldeetan hainbat aldaketa egingo dituela irailaren 2tik aurrera. Klaudio Landak ez du jarraituko gaztelaniazko katean, eta hurrengo denboraldian euskarazko saio berri bat aurkeztuko du: Egunak egin du. Gauero, hainbat solaskide eta kolaboratzaile izango ditu alboan, eguneko albisteak umorez komentatzeko. Lehendik ere aritua da euskarazko katean.
ETB2 kateak umore saio berri bat estreinatuko du: Y punto. Astelehenetik ostiralera emango dute, 19:30etik 20:00etara. Javier Anton aktoreak aurkeztuko du.
Qué me estás contando saioa, berriz, 17:15etik 19:30era emango dute denboraldi berrian. Ion Aramendik eta Arantza Ruizek aurkeztuko dute.
Iñaki Urrutiak, berriz, Yo sé más que tú lehiaketa berria aurkeztuko du arratsaldero, 16:30etik 17:15era.
ETB1eko arratsaldeko programazioaren berritasunik ez dute eman. Ahoz aho saioak aurrera jarraituko du. Irailaren 2tik 7ra FesTVal jaialdia egingo dute Gasteizen, eta bertan emango du ETBk berritasun guztien xehetasunak.