Komunikazioa

‘Klak’-ek laugarren denboraldia hasi du, bazkide kanpaina batekin batera

Klak.eus webgune berrituan, urteko 50 euroko edo 150 euroko bazkidetza egin daiteke.

Denboraldi berria hasi du 'Klak'-ek. KLAK
urtzi urkizu
2023ko urriaren 4a
12:46
Entzun

Klak Gazte Ahotsa egitasmoak laugarren denboraldiari hasiera eman dio gaur. Aurten «jauzi kualitatibo bat» egiteko asmoa adierazi dute proiektuko gazteek, «baina hori oso baldintzatuta egongo da abiatu dugun bazkide kanpainarekin». Klak.eus webgune berrituan, urteko 50 euroko edo 150 euroko bazkidetza egin daiteke. «Komunitate eta proiektu honen parte bilakatzearen plazeraz gain, hainbat opari eta zozketa jasoko dituzte bazkideek».

Denboraldi honetako edukiei dagokienez, aktualitateak leku berezia hartuko duela iragarri dute. Baina ez dituzte albiste soilak landuko, baizik eta lanketa Interneteko sareetako kodeak aintzat harturik egingo dute. «Gazteriak orainari begiratzeko duen moduaren isla izango da Klak, eta hori momentuan momentuko gaiak landuz egin daiteke soilik», azaldu dute proiektuko arduradunek. Formatuetan, gainera, esperimentatzeko asmoa azaldu dute. «Komunikazioaren mundu zabalean murgilduko gara, harribitxien bila».

Bazkide kanpainaren lelotzat Hutsunea betetzera dator Klak erabiliko dute. «Sare sozialetan euskarak duen leku urriak arduratzen gaitu, belaunaldi berri bat borrokara eta kontzientziaziora batzeak, eta erronka zaharrei erantzun berriak emateak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.