Kimika eta ingurumena

2022ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikertzailea da Iker Agirrezabal Telleria. Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailekoa. Supren (Sustainable Process Engineering) ikerketa taldekoa. Sarritan ez dirudi kimika eta ingurumena elkarri lotuta daudenik, baina horretan lan egiten dute Agirrezabalek eta taldekideek. Hiru oinarri dituzte: «Beti saiatzen gara ingurumenarentzat onurak lortzen: ahalik eta tenperaturarik baxuenetan lan egin dadin, energia gutxiago erabiltzeko; bereizketa prozesuak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen; eta katalisi heterogeneoa baliatzen, homogeneoa baino gutxiago kutsatzen duena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.