Kim Ki-duk zinemagileak eraso egin ziola salatu du emakume aktore batek
ZINEMA. Kim Ki-duk zinemagile korearraren aurkako salaketa aurkeztu du emakume aktore batek, Moebius filma grabatzen ari zirela, 2013an, iraindu, jo eta pasarte bat biluzik filmatzera behartu zuela argudiatuta. Horien ondorioz, pelikula utzi egin zuela erantsi du aktoreak. Seulgo Fiskaltzan aurkeztu du salaketa aktoreak, eta ikerketa abiaraziko dutela jakinarazi dute. Ez dute eman aktorearen izena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu