Kim Dotcomen «Internet alternatiboa»

2017ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Interneten neutraltasunaren defendatzaile sutsua da Kim Schmitz Dotcom hackerra. Dirutza egin zuen Megaupload gunearekin, FBIk 2012. urtean itxi zuen arte, copyright-a zuten milioika film eta disko zabaltzeagatik. Sarearen neutraltasuna eta askatasuna ziurtatzeko, «Internet alternatibo» bat eratuko duela iragarri zuen urriaren amaieran. MegaNet izena izango du, eta lauzpabost urte barru abiatuko da.

Guifi.net fundazioko Ramon Rocak ez ditu gustuko halako egitasmoak. «Internet alternatibo bat planteatzea amore ematea da», esan du. «Internet denona da; berreskuratu behar dugu sarea komunal gisa ikusteko joera. Interes ekonomiko handiei galarazi egin behar diegu sareaz jabetzea. Hori izan da, orain arte, Interneten garaipena». Kim Dotcomen estradizioa eskatu diote AEBek Zeelanda Berriari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.