Keixetatik Ossara lau egunean

Txiki Keixetaren lanak ikusteko azken aukera da gaur, Zumaiako kultur etxean; Imanol Ossak ordezkatuko du

2012ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Margolaria da Txiki Keixeta (Arroa, Gipuzkoa, 1983), eta sari ugari jaso ditu bere margolanei esker. Uztailaren 25ean zabaldu zuen Gernika, zerrenda amaitu gabea erakusketa, Zumaiako Alondegian (Gipuzkoa), eta gaur izango da ikusteko azken eguna. Horrez ordez, Imanol Ossaren obrak jarriko dituzte, abuztuaren 16tik aurrera.

Dekorazio ikasketak egin zituen Ossak, Bartzelonako EINA eskolan. Artearen eremuan hasi zen lanean 1995ean, eta bere lanak egiteko objektu arruntak berriz erabiltzen ditu ordutik. Errepikatu ezin diren pieza bakarrak egiten ditu horiekin. Mahai tresnak, bere aitaren enpresako materialak eta kalean aurkitutako gauzak erabiltzen hasi zen; eraldatu, eta objektu baliagarri bihurtzen ditu, bizi berri bat emateko.

Hasieratik, gauza guztiei argia jartzeko obsesioa izan du. Haren laneko ezaugarri garrantzitsu bilakatu da argia, eta lanparak diseinatu eta ekoizten ditu. Egiten duena Arts & Crafts gisa definitzen du —artearen eta lanbidearen arteko hitz jokoa, ingelesez—. Eskulangintza lanari egindako omenalditzat ikusten du, baina oraingo ikuspegitik, birziklatzea eta materialak berrerabiltzea bultzatuta. Memoriarekin eta objektuen formekin jolastea gogoko du.

KEIXETA/OSSA

Noiz. Keixeta, gaur azken eguna. Ossa, ostegunetik aurrera.

Non. Zumaiako Alondegian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.