Kazetaritza feministari buruzko kongresua egingo dute

urtzi urkizu
2021eko urriaren 31
00:00
Entzun
Pikara magazine aldizkariak bigarren urtez kazetaritza feministari buruzko kongresua antolatu du, eta ekitaldiari Lucia Martinez Odriozola izena jarri dio haren omenez; Getxoko (Bizkaia) kazetari eta irakaslea abuztuan zendu zen, eta hura izan zen Pikara-ren sortzaileetako bat. Abenduaren 1etik 3ra egingo dituzte ekitaldiak: Internet bidez ikusi ahal izateko, izena eman behar da www.kazetarizafeminista.com webgunean.

Abenduaren 1ean, lehen egunean, komunikabideen negozio ereduei begiratuko diete ikuspegi feministatik—La Directa, El Salto, La Marea eta Pikara magazine-ko ordezkariek hartuko dute parte—. Arratsaldean, tailerrak egingo dituzte.

Abenduaren 2an, mahai inguru batean ikerketa kazetaritza feminismoaren ikuspuntutik aztertuko dute Lucia Muñoz, Itsaso Martin eta Andrea Momoitio kazetariek; arratsaldean, berriz, prentsa feministarako ilustrazioaz arituko dira Ana Reguera, Emma Gasco, Ana Penyas eta Quan Zhou. Sareko indarkeria ere aztertuko dute egun berean.

Abenduaren 3an, berriz, Autozentsura eta sare sozialak gaia aztertuko dute June Fernandezek, Patricia Simonek eta Nuria Alabaok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.