Hiru ertz dituen proiektu bat da Trixertena: hiru katebegiz osaturiko kate baten ispilu. «BERRIAren edukietatik abiatuta, eduki informatibo horiei aldaera sortzaile bat ematen dien egitasmo bat da», dio Ainara Lasa BERRIAko marketin arduradunak. BERRIAn argitaratutako albiste bat oinarritzat hartuta, marrazki bat sortzean eta diseinu hori elastiko batean inprimatzean datza proiektua, eta seigarren aldia du aurtengoa.
Koronabirusaren afera tarteko, gainerako urteetan baino bi aste geroago hasiko da kanpaina, maiatzaren 14an, ostegunarekin: «Errealitate horretara egokitu behar izan dugu. Galdera ikur bat da orain aktualitate informatiboa zein izango den elastikoen gaiei heltzeko... Hala ere, aurtengo aldiari ere eustea erabaki dugu». Uztailaren 9ra arte iraungo du egitasmoak, eta bederatzi diseinu aurkeztuko dira: Ane Pikaza, Joseba Larratxe eta Alaia Gaztelumendi izango dira sortzaileak.
Marrazkilariek bi egun izango dituzte albistea jaso eta gai hori oinarri tzat hartuta diseinua sortzeko: «Astelehenetan egiten dugu gaien hautaketa. Kontuan izaten dugu informatiboki gaiak izan duen pisua, eta, era berean, arlo edo eremuekiko ugaritasuna». Halaber, albisteak sorkuntzaren parametroetan izan dezakeen malgutasuna ere hartzen dute kontuan: «Aukeratzen ditugun gaiek izan ditzatela helduleku edo aukera ugari marrazkilariaren sormen prozesuan».
Aukeraketa egin eta berehala jakinarazten zaie ilustratzaileei gaia, eta, horretan oinarrituta, bi eguneko epea dute marrazkia egiteko: «Asteazkenerako bidali behar izaten digute diseinua, eta ostegunetan zabaldu eta salgai jartzen dugu». Behin amaituta, BERRIAdendan jartzen dituzte eskuragarri: «19,95 euro balio dute. BERRIAlagunek merkeago izango dituzte: 17,45 euroan. Kontuanizan behar da trixerten katalogoa astez aste osatzen delaeta, beraz, aurrekoak ere eros daitezkeela».
Lasaren aburuz, egitasmoaren bitartez, bide berriak esploratzeko parada izan du BERRIAK: «Hainbat sortzailerekin egin dugun bideak eta sortu ditugun harremanekarlo horretara hurbildu gaituzte. Gerturatze horrek intzidentzia bat izan du: BERRIAren eduki ugari pertsona horien marrazkiekin ilustratzen ari gara gaur egun». Hala, etorkizunean ere elkarlan horretan jarraitzeko bide gisa ikusten du: «Trixerten bideak ate bat, harreman bat, konfiantza bat, gertutasun bat, zubi bat... oso sendoa eraiki du sektorearekin, eta horrek elkarlanerako beste leiho batzuk zabaltzen ditu».
Lesakatik etxera
Egitasmoaren erritmo horretan, ezinbesteko rola jokatzen duteOninart enpresako langileek. Haiek osatzen dute hirugarren ertza: ekoizpena. «Astean bitan edo hirutan helarazten digute erosketen zerrenda, eta astez aste elastikoen diseinuak gehitzen dira», esan du Imanol Petxorena langileak. Makina berezi batekin egiten dituzte elastikoak: inpresio zuzeneko estanpazioen bidez. «Ekoizpen txikiak egiteko lana errazten du; baita kolore erabilera mugagabea ere». Gogoz dago beste urte batez egitasmoan parte hartzeko, eta «interesgarri» gisa definitu du egitasmoa: «Historia kamiseten bidez kontatzen du».
NOLA ESKATU:
Internet bidez. www.berria.eus/ berrialaguna/denda/ helbidean.
Telefonoz. BERRIAlagunek (0034) 943-30 40 30 telefono zenbakira deituta eska dezakete.
Prezioa. BERRIAlagunek 17,45 euroan eskura dezakete. Gainerakoek, 19,95 euroan.
BERRIAren tritxertak
Kazetaritza biziberrituz
Aktualiateari aldaera sortzaile bat eman, eta albisteak elastiko bihurtzen ditu BERRIAren Trixerten egitasmoak. Aurten, sei urte bete ditu: maiatzaren 14tik uztailaren 9ra izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu