Kataluniatik datozen ideia eta esperientzia
Kataluniako Esguard (Begirada) aldizkaria da Ttap sortzeko erabili duten eredua. Han ongi funtzionatu du. 2012ko irailaren 11n atera zuten lehen alea, Diada Kataluniako aberri egunarekin. Sei urteotan, astekariak 300dik gora ale plazaratu ditu. Ale bakoitza 15.000 aldiz jaitsi dute, batez beste, eta kazetak 10.000 harpidedun pasatxo ditu. Kumeak ere erditu ditu: 2013an, Esguard-en editoreek gastronomiaren inguruko Sentits (Zentzumenak) aldizkaria plazaratu zuten. Germa Capdevila Esguard-eko zuzendariak esan du aspaldi zutela gogoa esperientzia Euskal Herrira ekartzeko. Euskarazko kazeta ez zedin zerotik abiatu, euren ezagutzarekin lagundu dute Ttap sortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu