Komunikazioa

Kataluniako bozen berri emango da gaur 'Berria.info' eta 'Berriketan.info'-n

Martxelo Otamendik, Lara Madinabeitiak eta Samara Veltek Bartzelonatik egingo dute kontakizuna

urtzi urkizu
Donostia
2012ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeak dira gaur, eta Berria.info-k jarraipen berezia egingo du. Goizetik, bozekin lotutako hainbat informazio izango da webgunean. Eguerdian eta arratsaldean, parte hartze datuak emango dira. 20:00etatik aurrera, berriz, inkesten eta hauteskunde emaitzen berri emango dute. Behin betiko emaitzekin bi grafiko jarriko dira: bata, legebiltzarraren osaketarena eta bestea, independentista/ez-independentista korrelazioarena.

Berria telebista Katalunian da egunotan. ERC eta CUPeko hautagaiei egindako elkarrizketen bideoak ikus daitezke webgunean, baita PSCko eta CiUko kanpaina amaieren ekitaldien bideoak ere. Katalunian bildutako hainbat iritzirekin beste bideo bat osatu du Berria telebistak.

Bestalde, Berriketan.info-n Samara Velte BERRIAko kazetariak eta Martxelo Otamendi zuzendariak Bartzelonan gertatzen denaren kontaketa egingo dute gaur.

Hainbat saio EITBn

ETBko albistegiek Kataluniako hauteskunde gauaren jarraipena egingo dute, zuzeneko konexioekin. Halaber, ETB2ko Teleberri amaitutakoan tartea zabalduko dute Katalunian gertatzen dena zuzenean kontatzeko. Eli Zunzunegi, Janire Fragua eta Olatz Simon ariko dira Bartzelonatik berri ematen. Bihar gauean, Estibaliz Ruiz de Azuak Euskadi-Cataluña: el día después eztabaida saioa aurkeztuko du.

Euskadi Irratirako saio berezia aurkeztuko du gaur Iñaki Guridik Catalunya Radioko estudio batean (20:00); Maite Artola CiUren egoitzan izango da, eta Ainhoa Etxebeste, PSCkoan. Datuak aztertzen ariko dira Martin Aranburu, Xabier Gurrutxaga eta Javier Diaz Noci. Radio Euskadin Dani Alvarezek saio berezia aurkeztuko du gaur, Bartzelonan, 20:00etatik 23:00etara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.