Kanoikada, Aspaceren eta argazkilarien esku

Iazko kanoikada. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2023ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
FESTAK. Donostiako Aste Nagusiko kanoikada partekatua izango da aurten. Izan ere, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea eta Aspace garun paralisia dutenen arretarako elkartea izango dira aurtengo kanoikadako protagonistak. Elkarrekin igoko dira udaletxeko balkoira egun horretan, eta guztiek batera abestuko dute Artillero kanta, hiriburuko jaiei hasiera emateko.

Donostiako Udalak azaldu duenez, ziurrenik aurten inoiz baino jende gehiago igoko da balkoira festei hasiera emateko: oraingoz, Aspaceko 26 kidek eta Argazkilari Elkarteko hogei kidek eman dute izena ekitaldian parte hartzeko. Abuztuaren 12an izango da aurtengo kanoikada, Alderdi Ederren. Astebetez, musika, dantza, su festak eta beste hainbat jarduera izango dira Gipuzkoako hiriburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.