Asteburuko proposamenak

Kalitate zigiludun produktuen azoka

DonostiaKalitate Fundazioak sustatutako produktuen azoka izango da ostiraletik igandera bitartean

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Donostiako Sagues plaza kalitatezko zigiludun produktuez beteko da asteburuan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Kalitate fundazioak bultzatutako produktua sutatzea da azokaren xedea. Euskal Label zigiludun 14 produktuez gain, jatorri izeneko eta Nekazaritza Ekologikoko produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira.

Karpa bat eraikiko dute azokan egongo diren 26 erakusmahaiei tokia egiteko.Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa, Euskal Esne Bildotsa, Ibarrako Piperrak, Eztia, Txakolina, Hegaluzea eta beste hamaika produktu erakutsiko dituzte azokan.

Ostiralean, 11:30ean izango da irekiera ofiziala. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzalu eta Kalitate Fundazioko zuzendari Amaia Luquin izango dira. Arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara irekiko ditu ateak azokak.

Larunbatean goiz eta arratsaldez bisitatu ahal izango da azoka. 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.

Igandea izango da azokaren azken eguna. 11:00etan ireki eta 15:00etan itxiko dute.

Azokak iraungo duen hiru egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte nekazaritza produktuak ezagutarazteko xedez. Eusko label produktuen dastatzeak, saski zozketak, haurrentzako tailerrak eta zirkuko zangaluzeak egongo dira.

Ekimen horren bitartez, kalitate zigiludun produktuak bultzatu nahi dituzte antolatzaileek.

KALITATEZKO AZOKA

Zer. Eusko Label, jatorri izen eta ekoizpen ekologikoen produktuen azoka.

Non. Donostiako Gros auzoko Sagues plazan.

Noiz. Ostiraletik igandera bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.