Kale kantoien beste ikuspegia

Udane Juaristik duen erakusketan, kolore biziak ikus daitezke hirietako argazkiekin nahastuta

2013ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Otsailaren 15ean ireki zuen Udane Juaristik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1985) Esperimentazioa erakusketa —paisaia urbanoetan oinarritzen da—. New York, Praga eta Paris hirien irudiak ikusiko dira bertan, materialtasuna kolore biziekin nahastuta. Erakusketa martxoaren 19ra arte ikusi ahal izango da.

Esperimentazioaz bide berriak irekitzea du helburu Juaristik. Hirietan zehar aurkitzen dituen irudiekin esperimentatzea, hain zuzen ere. Kale kantoietan aurkitzen dituen elementuekin egin du lan betidanik —espaloiak, pareta zaharkituak, horma zaharrak...—, eta horiek kolore biziekin nahastu ditu Esperimentazioa erakusketan, horiei xarma berezi bat emateko. Dena den, Juaristiren teknika aldatzen joan da azken urteotan. Hasiera batean oleo eta pintura soilekin lan egiten zuen arren, azkenaldian hainbat teknikarekin jokatu du. Batez ere, argazkiak eta pintura izan dira joko horren oinarriak.

2006. urtetik gaur egun arte hainbat erakusketa jarri ditu ikusgai azkoitiarrak, batez ere Gipuzkoan. Hainbat sari ere baditu, eta guztien artean garrantzitsuena 2010ean Zumarraga-Urretxuko pintura lehiaketan eskuraturikoa da. Beasaingo Aterpe tabernako pintura lehiaketan (2008) hirugarren postuan amaitu zuen, eta 2010ean Ordiziako Goiart arte plastikoen lehiaketan ere bigarren saria jaso zuen.

ERAKUSKETA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Arteztu galerian(Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.