Kale ikuskizun 'basatia'

Markeliñek 'Zoozoom' emanaldia eskainiko du gaur, 18:ooetan, Elorrion; haurrak protagonista izango dira

Markeliñe kale antzerkiko taldea, Zoozoom ikuskizuna ematen. MARKELIÑE.
2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Markeliñeren animaliek Elorrioko (Bizkaia) bazter guztiak beteko dituzte gaur, 18:00etan. Zoozoom kale ikuskizuna emango du taldeak udaletxeko plazan, eta parke zoologiko bitxia bilakatu nahi izango du. Izan ere, haurrak, zeinak bi gizon eta bi emakume antzezleekin batera ikuskizuneko protagonista izango diren, jirafa, flamenko, elefante, arrain, karramarro, dinosauro, intsektu, gorila, barraskilo eta beste bilakatuko dira.

Markeliñek kaleko ikuskizunaz gozatzeko beste era bat proposatzen du: dibertigarria eta parte hartzailea. Horrela, bertaratzen diren haurrek antzezlanean parte hartu ahal izango dute, festa giroan.

Hainbat istorio batzen dituzte emanaldian, eta herri ipuinetatik eta elezaharretatik ateratako pertsonaiak nahasten dituzte: baztertua sentitzen den ahatetxo itsusia egongo da; txanogorritxo, zeinak otsoa jateko aukera izango duen; ehiztari salbatzailea; giza haragia jaten duten dinosauroak...

Ibilbide basatia egingo dute gaur Elorriora joaten direnek. 18:00etan, itsas maskor batensoinuak eraldaketaren magia piztuko du: hodeietatik, zizareak agertuko dira; plantxetatik, karramarroak, eta oihaletatik, elefanteak.

MARKELIÑE, 'ZOOZOOM'

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Elorrioko udaletxeko plazan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.