Julio Medemek 'Jai Alai' telesaila grabatuko du Miamin

Julio Medem. FRANCISCO GUASCO / EFE.
urtzi urkizu
2021eko urriaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Julio Medem zinemagileak (Donostia, 1958) zesta-puntarekin lotura duen istorio bat kontatuko du bere aurreneko telesailean: Jai Alai. Zeta Studios eta Panamericana Pictures ekoiztetxeen proiektu bat da, eta hiru hizkuntzatan grabatuko dute: euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Hamar atal izango ditu, eta 2023an estreinatuko dute.

Istorioaren hasiera 1970eko hamarkadan egongo da girotua:Xalba enpresariak narkotrafikoaren dirua zurituko du zesta-puntaren bitartez, Miamin (AEB). Haren seme Ategi munduko jokalaririk onena da, eta aitaren negozioan murgilduko da. Irlandako, Kolonbiako eta Italiako mafiak ere agertuko dira trametan, eta istorioa 1980ko eta 1990eko hamarkadetan garatuko da. Medemek esan du hainbat genero zinematografiko gurutzatuko direla Jai Alai-n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.