'Juego de cartas' saio berria ETB2n, astelehenetik
ETB2 kateak My Restaurant Rocks saioaren egokitzapen propioa landu du, eta datorren astelehenean estreinatuko du Juego de cartas izenarekin (22:30). Magnolia TV eta New Media Euskadi ekoizpen etxeek EITBrekin batera egingo dute programa. Sukaldaritza espezialitate bereko Euskal Herriko lau jatetxek parte hartuko dute atal bakoitzean. Euren artean hoberena nor den erabakitzeko, honako ezaugarri hauek aztertuko dituzte: espazioa, azpiegitura, sukaldearen antolamendua, menua, zerbitzua, eta kalitatearen eta prezioaren arteko harremana. Aurkezlea Javi Sierra izango da, Guardiako (Araba) Capricho de Baco jatetxearen nagusia. Epaile lanak lehiakideek beteko dituzte, Sierraren laguntzaz. Lehen atalean, Bizkaiko Aspaldiko, Harrison, Katxi eta Remenetxe jatetxeak ariko dira lehian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu