Gaztea izan arren, nazioarte mailako pianista izatera heldu da dagoeneko Judith Jauregi (Donostia, 1985). Gaur entzun ahalko da haren pianoa Debako (Gipuzkoa) Santa Maria basilikako klaustroan.
Espainian, Katalunian eta Frantzian aritu da, bakarlari zein orkestrekin kontzertuetan. Besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin aritu da. Baina baita Venezuelako Simon Bolivar orkestrarekin, Diego Matheuzen zuzendaritzapean. Radio France, RNE eta RTVErentzat grabatu du, besteak beste.
Azken diskoak Para Alicia du izenburu, eta Alicia Delarrocha pianista katalanari eginikoomenaldia da. Diskoa ezagutarazteko biran dabil Jauregi, eta horretan jasotako piezak joko ditu: Granados, Falla eta Albenizen lanak.
Debako 30. Udako Musikaldiaren barruan antolatu dute gaurko piano emanaldia. Musikaldia azken fasean sartu da, eta datorren ostegunean egingo dute azken kontzertua. Sorozabal izango da orduan protagonista. Izan ere, Keixeta artistak konpositoreari omenaldia egin dio hainbat eskulturen bidez, eta ikusgai daude basilikaren klaustroan. Sorozabalen lanak joko dituzte Teresa Albero sopranoak eta Eric Garcia pianistak.
PIANO KONTZERTUA
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Santa Maria basilikan, Deban (Gipuzkoa).
Judith Jauregi pianista Deban
Debako 30. Udako Musikaldia azken txanpan sartu da, eta pianorako musika izango du protagonista
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu