Joxemi Zumalabe gogoratzen

Euskal prentsaren bultzatzaile izan zen, eta hura gogoratzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte, gaurtik igandera

Larunbatean beteko dira 20 urte Zumalabe hil zela. Irudian, haren lankide eta senideak. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
2013ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Gazte hil zen Joxemi Zumalabe, 42 urterekin, baina askok baino gehiago bizi eta sortu zuen bizitza laburrean, batez ere euskalgintza eta euskal prentsaren alorrean. Argia aldizkariaren bertsio modernoa eta Euskaldunon Egunkaria sortzeko prozesuan funtsezkoa izan zen, esaterako. Zumalabe gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte igandera arte: mahai inguruak, ikuskizunak eta omenaldi bat.

Mugimendu sozialak eta prestakuntza mahai ingurua egingo dute gaur, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Emagineko Miren Aranguren, GITEkoko Nicola Foroni etaEHNEko Paul Nicholson ariko dira, Marta Luxanek bideratuta.

Bihar, ordu eta leku berean, Kapitalismoak badu alternatiba eztabaida egingo dute EHUko Mertxe Larrañagak eta Iñaki Antiguedadek, Otxandiko Herri Ola eta Hiriak taldeetako ordezkari banarekin, Andoni Olariagaren gidaritzapean.

Ostegunean, euskal esparru komunikatiboaz arituko dira Lorea Agirre (MU), Iñaki Soto (Gara), Iban Arregi (BERRIA) eta Gorka Julio.

Ostiralean, magia, antzerki, kantu eta bertso ikuskizuna egingo dute Martin Ugalde kultur parkean (Andoain, Gipuzkoa), 19:00etan. Eta, igande eguerdian, omenaldia, Larraitzen.

'JOXEMI ZUMALABE GOGOAN'

Noiz. Gaurtik igandera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.