Josu Torre kazetaria hil da, 72 urterekin

2020ko uztailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUNGIA. Josu Torre kazetari mungiarra herenegun hil zen, jaioterrian. 1960ko hamarkadaren amaieran, Anaitasuna aldizkarian idazten hasi zen, eta, 1969tik 1973ra, bertako arduraduna izan zen Angel Zelaietarekin batera. Ordutik, hainbat hedabidetan idatzi izan du. Txomin Barullo konpartsako kidea zen, eta 1982ko Aste Nagusian pregoilaria ere izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.