Joseba Zuaznabar txalapartari aitzindaria hil da

2018ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
MUSIKA. Txalapartari familia batekoa zen Joseba Zuaznabar (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1935). Txalaparta jotzen zuten haren aitonak, aitak eta osabak, eta txalaparta jo dute haren ondorengoek ere. Txalapartarien belaunaldi desberdinen arteko zubi ezinbestekoa izan zen urte luzez, eta oraintsu arte ere txalaparta irakatsi die belaunaldi gazteei, bai etxekoei eta bai gainontzekoei. Atzo goizean hil zen, Soinuenea Herri Musikaren eskolak jakinarazi zuenez. «Gure aitaren eta osabaren egurrak hamazazpi doinu diferente zeuzkan. Aitona ez zen plazara jaitsi inoiz txalaparta jotzera. Aita eta osaba hasi ziren horretan», esan zion Miel Anjel Elustondo kazetariari 2012an BERRIArako egindako elkarrizketan. Zuaznabarretarren etxean izaten ziren Ez Dok Amairuko kideak txalapartaren inguruan, eta Artze anaiek eman zioten segida haien jo moldeari, baita egonkortu eta berritu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.