Jose Luis Moreno atxilotu dute, iruzur delituengatik
MADRIL. Jose Luis Moreno telebista ekoizlea —ETB2n show bat aurkeztu zuen 1980ko hamarkadan— atxilotu zuten atzo, 50 milioi euroko iruzurra egiteagatik. Beste 52 herritar atxilotu dituzte Espainian eta Herrialde Katalanetan operazio berean. Iruzur delituez gain, kapitalak zuritzea, erakunde kriminal baten kide izatea eta ondasunak ostentzea leporatzen diote Morenori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu