Johnny Depp sariztatzeko asmoari kritika
ZINEMA. Johnny Depp aktoreari Zinemaldiak Donostia saria emango diola jakin eta lasterrera, asmoa kritikatu du Cristina Andreuk, CIMA emakumezko zinemagile espainiarren elkarteko lehendakariak, oraintxe ez dela egokia iritzita. Izan ere, Deppi tratu txarrak eman izana leporatu zion bikotekide ohiak, eta auzia ebatzi arte saririk ez ematearen alde agertu da elkartea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu