'Jiang hu er nu'

Txinako gangster giroan gertatzen da Jiak zuzenduriko istorioa. BERRIA.
2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuzendaria: Jia Zhang Ke. Aktoreak:Tao Zhao, Liao Fan, Xu Zheng, Casper Liang. Herrialdea: Txina. Urtea: 2018. Iraupena: 135 minutu. Iparraldean martxoan estreinatu zuten.

Iazko Cannesko zinemaldian aurkeztu zuen Jia Zhang Ke zuzendariak drama gordin hau. Qiao gaztea Bin mafiazalearekin maiteminduta dago. Hura babestu nahian, kartzelan bukatuko du, eta, ateratzean, harekin itzultzen saiatuko da, baina hark ez du nahiko. Hamar urte geroago, Bin joango da Qiaoren bila, haren egoera asko aldatu baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.