Osasuna. Aro berriak. Adimen emozionala

Jaio aurretik ikasten duguna

Jon Berastegi.
2013ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Noiz hasten da ikasketa? Heziketa jaio baino lehen hasten da. Hainbat ikerkuntza oinarritzat hartuz, Annie Murphy Paul idazle zientifikoak hori adierazi nahi du. Lehenengo aurkikuntza da haurtxoek amaren ahotsaren soinua ikasten dutela. Joan den urtean argitaratutako ikerketa batek erakutsi zuen jaiotzatik haurtxoek bere ama hizkuntzaren doinuan egiten dutela negar.

Horrela, haurtxo frantziarrek negar egiten dute nota hazkorrean; alemanek nota beherakorrean negar egiten dute, bere hizkuntzen inguru melodikoak imitatuz. Ikasketa fetal horrek lagungarria da haurtxoakbizirik irauteko. Jaiotzatik haurtxoak gehiago erantzutendio hura zaintzeaz ardura daitekeen pertsonaren ahotsari: ama.

Baina fetuek soinuak ez ezik, zaporeak eta usainak ereikasten dituzte. Zazpigarren ernatze hilabetean, fetuaren dastamen papilak garatuta daude, eta usaimen hartzaileek, usaina izatea baimentzen dietenek, jada funtzionatzen dute.

Haurdunek jaten duten elikagaiaren zaporeak likido amniotikoan dabiltza, eta fetuak hartzen ditu etengabe. Sabeletik kanpo daudenean haurtxoak, dirudienez, gogoratzen dira umetokian jandakoaz eta zapore horiek nahiago dituzte. Horrela fetuek, segurtasunez, zer jan dezaketen ikasten dute.

Amaren sabelean, emozioak ere hezten dira. Amak sentitzen dituen emozioak fetuarekin partekatzen ditu. Fetuak maitasunezko, estutasunezko, errefusezko eta poztasunezko erreakzioak esperimentatzen ditubere gorputzean, eta bere azalari eta bere odolari gehitzen dizkie.

Irailaren 11ren erasotik urtebetera egindako ikerkuntza batek baieztapen hori frogatzen du. Ikertzaileek World Trade Centerraren aurkako erasoaren unean haurdun zeuden emakume talde bat aztertu zuten. Esperientzia ikaragarri horren ondorioz trauma-ondoko estresa izan zuten emakume horien haurtxoengan estreserako minberatasuneko markagailu biologikoak aurkitu zituzten ikertzaileek.

Efektu gehiago nabarmendu zituzten hondamendiaren garaian haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoan zeuden amen haurtxoengan. Hau da, trauma-ondoko estresa izan zuten amek gaixotasun horren aurkako ahulezia pasatu zioten bere seme-alabei oraindik umetokian zeudenean.

Argi gera dadila jatorri fetalen ikerkuntzak ez diola errua bota nahi emakumeari haurdunaldian gertatzen denagatik. Hurrengo belaunaldirako osasuna eta ongizatea bultzatzeko era aurkitzean datza. Horregatik, umearen alderdi fisiko eta emozionalaren heziketan, emakume haurdunaren barneko egoerek duten eraginaren kontzientzia hartzea izango da lehen ahalegin garrantzitsua.

Gogora dezagun: bederatzi hilabete soilik dira gure semeaalabaren bizitza baldintzapean jarriko dutenak. Mimatu ditzagun, bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.