Act of God esaten zaie ingelesez, gizakien kontrol eta erantzukizunetik at gertatzen diren hondamendiei: uholdeei, ekaitzei, lurrikarei... Izenburu horrekin, koreografia bat sortu zuen 2011n Ertza dantza konpainiak, Harkaitz Cano idazlearen, Ander Lipus aktorearen eta Xabi Erkizia musikariaren laguntzarekin. Erlijioaren inguruko hausnarketa egin nahi izan zuten, Asier Zabaleta koreografoaren zuzendaritzapean. Agurainen (Araba) taularatuko dute gaur lana.
Gaizkiaren jatorriaren inguruko galdera zaharra dantza bihurtzen du ikuskizunak: jainkoak sortu badu mundua, zergatik ez du atsegina, ederra, eta ona egin?
Haur batek egin zitzakeen galderak taularatzen dituzte piezan, Zabaleta koreografoak azaldu izan duenez. «Zergatik zara gizon, eta ez emakume? Ba al duzu erreklamazio orririk?» Noski, artistek ez dituzte erantzunak ematen, baizik eta zalantzak agertokian jartzen.
Jose Saramagoren Caim eleberritik sortu zen ideia. Zabaletak horren inguruan hausnartzeko eskatu zien dantzariei, eta ondorioak Cano idazleari eman zizkioten, hark ikuskizunaren gidoia egin zezan. Erkizia musikaz ardutu zen, eta Johann Sebastian Bachen lanak zein lurrikara baten burrunba erabili zituen, besteak beste. Lau dantzari aritzen dira, oholtza biluzi batean.
'ACT OF GOD'
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Harresi aretoan, Agurainen (Araba).
Jainkoaren esku zikinak
Erlijioaren inguruko hausnarketa dantza bihurtuko du Ertza konpainiaren 'Act of Gog' lanak Agurainen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu