David Martinez. Babes zibileko langilea

«Jaietan araurik ez dagoela uste duen jendea sobera dago»

Iruñea
2017ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
David Martinezi (Iruñea, 1994) sanferminetan babes zibileko lanetan aritzea egokitu zaio, baina horrek ez dio parrandarako gogoa itzaltzen. Gogoko ditu festak.

Zer dira sanferminak zuretzat?

Jai amaigabea, dantza, ezinegona, kuadrilla, lana, eromena...

Zer dago sobera jaietan?

Iruñea araurik gabeko hiria dela pentsatuz datozen kanpotarrak, eraso sexistak, borrokak... Jai giroa hondatzen duen edozer. Zezenketak ere kenduko nituzke.

Txoko bat?

Sanferminetan, Los de Bronce peña da parranda egiteko gehien gustatzen zaidan tokia.

Sanferminak, gauez ala egunez?

Biak, baina egia da gauez bizitzen ditudala gehiago, egunez lo egin behar baita [barrez].

Parranda egiten al duzu 14an?

Urtero, lagun guztiak konbentzitzea lortzen ez dudan arren.

Edalontzi berrerabilgarria ala plastikozkoa?

Berrerabilgarria, dudarik gabe.

Zezenak bai ala ez?

Ez.

Arriskua edo beldurra sentitu duzu inoiz lanean?

Joan den urtean, behin, tipo bat mehatxuka hasi zen sartu ezin zen leku batera zihoala bidea oztopatu nionean. Tentsioz beteriko unea izan zen, baina, zorionez, azkenean lasaitu zen.

Inoiz gertatu zaizun gauzarik bitxiena?

Duela bi urteko sanferminetan sakelako telefonoa lapurtu zidan norbaitek, belarretan etzanda nengoela, baina bitxiena da telefonoa nigandik oso hurbil nuela eta inguruan ia ez zegoela jenderik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.