Gaur bukatuko da Araiako Umore Antzerkiaren jaialdia, asteazkenetik herriko auzokideei irribarrea eraginez jardun eta gero. Bost egunetako egitaraua izan dute, eta, besteak beste, Vaiven, Cascai eta Kolektivo Monstrenko anzerki taldeak aritu dira. Hala ere, gaurko egitarauak mami handia dauka, ekitaldi mordoxka taularatuko baitituzte. Guztira, kaleko hiru ikuskizun eta barruko bi eskainiko dituzte, Arrazpi kiroldegian azken hauek. Kalean Jesús la virgen! magia ikuskizuna, Pez Limboren Lana, eta Enfila't Bartzelonako konpainiaren Plecs piezak ikusi ahal izango dira. Arrazpi kiroldegian, aldiz, Detritus antzerki taldearen Jhonny & Jane eta Pez Limboren ¿Espinazo o callos? antzezlanak egongo dira ikusgai.
Hogei urte beteko dira aurten Araiako antzerki taldeak Porpol konpainiarekin elkarlanean Umore Antzerkiaren Jaialdia sortu zutenetik. Geroago erakunde publiko edota pribatutetako laguntza jasoz, bai diru aldetik bai azpiegitura aldetik. Kalean, barruan, haurrentzat, helduentzat... Denetarik ekarri dute hogei urte hauetan. Hori da hain zuzen ere arrakastararen gakoa, antzezpen eskaintza berritzaile, orekatu eta arriskutsuarekin jendetzabiltzen duten proposamenak uztartzea.
ANTZERKIA
Noiz. Gaur, egun osoan zehar.
Non. Asparrenako (Araba) kaleetan eta kiroldegian.
Jaialdiaren amaiera, umorez
Gaur bukatuko da Araiako Umore Antzerkiaren jaialdia, barruko eta kaleko bost ikuskizunekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu