Jaialdi akustikoa Andoainen

Besteak beste, Gorka Urbizu, Xabi Solano eta Zaloa Urain musikariek parte hartuko dute gaurko kontzertu sortan

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Iazko egitasmoarekin jarraituz, jaialdi akustikoa egingo dute gaur, 19:00etan, Andoainen (Gipuzkoa), Bastero kulturgunean. Musikazuzenean egitasmoa bultzatu eta sostengatzeko asmoz antolatu dute kontzertu sorta, eta, bide batez, zuzeneko musikarekin arratsalde entretenigarria pasatzeko. Aurten, euskal musikariei erronka berezia jarri diete: ohiko jardunean talde baten laguntzaz aritzen diren musikariak biluziko dituzte, areto txikien eta bakarkako lanaren goxotasunean murgiltzeko. Musikari beteranoak eta hasiberriak batuko dira gaurko emanaldian: Zaloa Urain, Kokein taldeko abeslaria; La Jodedera, euskal talde kubatarra; Kondo Soret, Surfin Kaos taldeko kantaria; Xabi Solano, Esne beltza taldeko kidea; Ain_1, Arrasateko (Gipuzkoa) neska laukotearen egitasmoa; Joseba Baleztena, SextySexers eta Sumision City Blues taldeetako gitarra jotzailea; Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko kantaria; Okene Abrego, Inoren Ero Ni taldeko abeslaria; Igor Arzuaga eta Luis Vil, Laudioko (Araba) bikotea; Imanol Ubeda, Bide Ertzean eta Deabruak Teilatuetan taldeetako kidea; Gaizka Insuntza musikari gernikarra (Bizkaia), eta Toño Muro Iruñeko musikaria. Abesti propioak, bertsioak eta bereziki sortutakoak izango dira entzungai. Sarrerek 12 euro balio dute lehiatilan. Info7 irratiak zuzenean emango du jaialdia.

JAIALDI AKUSTIKOA

Noiz. 19:00etan.

Non. Bastero kulturgunean, Andoainen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.