Sagardo garaia

Izaro abeslariak zabalduko du txotx garaia, asteazkenean

Sagardo Berriaren 27. Eguna Astigarragako (Gipuzkoa) Alorrenea sagardotegian ospatuko dute.

Izaro musikaria. MONIKA DEL VALLE / FOKU
urtzi urkizu
2020ko urtarrilaren 9a
20:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Urtero Euskal Herriko pertsona ezagun batek izaten du txotx garaia zabaltzeko ohorea. Aurten, Izaro Andres musikaria (Mallabia, Bizkaia, 1993) gonbidatu dute zeregin horretarako. Lehenbizi, sagarrondo bat landatuko du Izarok, Sagardoetxeko sagastian (Astigarraga, Gipuzkoa). Gero, txalapartaren deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko dute, eta Izaro soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute. "Gora sagardo berria!" oihu eginda, lehen kupela irekiko du Andresek Alorrenean, eta horrekin batera ekingo zaio 2020ko txotx garaiari. Gero, sagardotegi garaiko lehen sagardotegi menua dastatuko dute.

Hernanin (Gipuzkoa) aurten ez dute egingo txotx garaia hasteko ekitaldirik. Erabakia Txotx Mahaiak hartu du —Hernaniko Udalak, Kaxkoko bizilagunen elkarteak, Berriak merkataritza eta ostalaritza elkarteak eta herriko sagardogileen ordezkariek osatzen dute— . Txotx Mahaia eta Euskal Sagardoa sor-marka elkarlanean ari dira, maiatzean Botilako Uzta Berriaren aurkezpena Hernanin antolatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.