Iturri zaharreko ur berria

'Oroitzen naiz...' emanaldia eskainiko dute gaur arratsaldean Donostiako Antzoki Zaharrean

Ezkerretik hasita, Philippe Oihanburu, Koldo Zabala eta Jean Nesprias. BERRIA.
2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Zahartzaroaren edertasuna artea liluratzeko gai izan da gizakia gizaki denetik. Margolaritzak, eskultururak, musikak... denek bihurtu nahi izan dituzte zimurrak margolan, irudi edo nota. Mizel Theret koreografoak beste hainbeste egin nahi izan du bere azken ikuskizunean, eta Oroitzen naiz... dantza emanaldia sortu du horretarako. Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko dute gaur, 20:00etan.

Ikuskizun horretarako, bizitza osoa dantzari eman dioten hiru adindu bildu ditu agertokian: Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oianburu (90 urte) eta Koldo Zabala (75 urte). «Arteari arima osoa eskaini dieten dantzari batzuk dira», dio Theretek, «eta sugar hori ez da sekula itzaltzen».

Intimismoa da antzezlanak eragin nahi duen sentipen nagusia, eta, horretarako, ahalik eta keinu gutxien egitea erabaki du zuzendariak. Hala ere, argi utzi nahi izan du bere helburua ez dela omenaldi bat egitea, nostalgiazko mezu bat transmititzea baizik, norberak eginiko ibilbidearen inguruan gogoeta egiteko.

Ikuskizunaren amaieran solasaldi bat egingo dute koreografoek eta Jon Maia dantzariak, bertaratzen direnek nahi bezainbeste galdera egin ditzaten.

'OROITZEN NAIZ...' DANTZA EMANALDIA

Non. Donostiako Antzoki Zaharrean.

Noiz. 20:00etan.

Sarrera. 12, 15 eta 20 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.