Itsasontzi ekologista

'Artic Sunrise' iritsi da Bilbora, Greenpeaceren itsasontzia. Arrantza iraunkorraren aldeko kanpainan dabiltza martxotik, eta Europako hainbat herrialdetatik igaro dira.

Bilbo
2013ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Artic Sunrise Greenpeace taldearen ontzia Bilbora iritsi zen atzo. Martxoan abiatuzen Errumaniatik, eta hainbat herrialdetan egin dituzte geldialdiak: Bulgaria, Eslovenia, Grezia, Kroazia, Italia, Espainia... Arrantza jasangarria da etorkizuna kanpainan barneratuta dago talde ekologista. Ekainean, Bruselan (Belgika) Arrantza Politika Bateratuaren erreforma onartuko da, eta erabakiko dute Europako arrantzalekuen kudeaketa nolakoa izango den datozen hamar urteetan. Arrantzaren egungo egoerarekin arduratuta, iraunkortasunaren alde egin du Greenpeacek.

Arrantzatzeko modu bat da arrantza iraunkorra, itsas hondoari kalterik egiten ez diona. «Sareak zein arrantza era pasiboak erabiltzen dira; hartu behar dutena hartzen da, kuotak errespetatuz. Lanpostu egonkor eta iraunkorra sortzen du kostaldean, eta sare sozioekonomiko sendoa itsasertzeko komunitateetan», dio Celia Ojeda, Greenpeaceko ozeano arduradunak. Kofradiak eta arrantzale elkarteak jarri ditu adibide gisa.

«Azken hogei urteetan txarto kudeatu da arrantza». Gaineratu du, ozeanoek birsor dezaketena halako bi edo hiruarrantzatu dela. Arrainek ez dutela erreproduzitzeko astirik izan. Herrialde horiek arrantzatzen jarraitzen badute, arraina amaitu egingo dela adierazi du. Hori dela eta, arrantza iraunkorra egiteko eskatu du Greenpeacek. «Hainbat tokitan egiten da, bisitatu dugun herrialde guztietan halakoxea egiten da gehienbat, eta Europan ere bai. Baina arrantzale horiek ez dute ahotsik, horiexek jasotzen dute kuota gutxien, laguntza gutxien...». Dirua eta negoziazioak industria handietara doazela salatu du Ojedak. «Horiek bakarrik joan daitezkeBruselako negoziazioetara».

Orain arte arrantzalekuak txarto kudeatu dituztela adierazi du Ojedak. Hamabost urte baino gutxiagoan, 52.000 lanpostu desagertu dira Espainiako arrantza sektorean. «Asko arrantzatu da, eta txarto. Arrantza stockak suntsitu ditugu, arrain taldeak; horrek esan nahi du arrain gutxiago dagoela, eta lan gutxiago ere bai. Beraz, txarto arrantzatzeak ez du lanposturik sortzen, eta ontzi handiagoak egiteak ere ez».

Kanpaina honen bitartez, arrantzale eskulangileei ahotsa eman nahi die Greenpeacek. Ostiralean bertoko arrantzale eta politikariek bilera izango dute itsasontzian bertan. «Erakunde politikoetara ailegatzea oso zaila da arrantzaleentzat, eta aukera hori eman nahi diegu». Arrantzalekuen orain arteko egoera aldatu behar dute, eta hori Arrantza Politika Bateratuaren erreformaren bitartez baino ezin dela egin jakinarazi dute. Herrialde bakoitzeko arrantza ministroari iraunkortasunaren aldeko apustua egin dezan eskatzeko, paperezko itsasontzietan sinadurak batzen ari da Greenpeace, www.myboat.gp webgunean.

Gaur eta bihar arratsaldean ontzia bisitatzeko aukera izango da. Larunbatean, goizeko hamarretan Hondarribiarantz (Gipuzkoa) abiatuko dira. Kanpaina Erresuma Batuan bukatuko dute, ekainaren 8an, Ozeanoaren nazioarteko egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.